Gizartea -
Sexu erasoa
Adingabe batek sexu erasoa jasan izana salatu du Tolosan
Ustezko erasotzailea (27 urte) kartzelaratu egin dute, Segurtasun sailaren arabera. Erasoa joan den apirilaren 8an gertatu zen arren, neskak ostiralean ipini zuen salaketa.
Agentziak | Erredakzioa
27 urteko gizon bat espetxeratu dute, ustez adingabe bati sexu erasoa egiteagatik Tolosan, Segurtasun sailaren arabera.
Adingabe batek joan den ostiralean Ertzaintzaren aurrean salatu zuenez, gizon batek sexu erasoa egin zion joan den apirilaren 8an.
Ustezko erasotzailea larunbat goizean atxilotu zuten salaketaren ondorioz abiatutako ikerketari esker.
Aginpide judizialen aurrera eraman ostean, epaileak berehala kartzelan sartzea agindu zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea