Gizartea -
Ezbeharra Nafarroan
Gizon bat hil eta emakume bat larri zauritu da A-15 autobian, Urritzan
71 urteko gizonezko bat hil eta 65 urteko emakume bat oso larri zauritu da istripuan. Emakumea Nafarroako Ospitalera eraman dute helikopteroan.
Agentziak | Erredakzioa
71 urteko gizon bat eta 65 urteko emakume bat oso larri zauritu da Urritzan (Nafarroa). Ibilgailu bat errepidetik atera da A-15 autobiako 120. kilometroan.
Bi biktimak Buenos Airesekok (Argentina) dira eta akuratzeko ibilgailu batean zihoazen. Ezbeharra 16:40 aldera gertatu da, Donostiako noranzkoan. Guardia Zibilak azaldu duenez, autoa errepidearen eskuinaldetik atera da, eta euste-horma baten aurka talka egin du ondoren.
Emakumea Nafarroako Ospitalera eraman dute helikopteroan, Guardia Zibileko iturriek jakitera eman dutenez. Guardia Zibila ezbeharraren arrazoiak ikertzen ari da.
Cordovillako suhiltzaileak eta bi anbulantzia bertaratu dira. Biktimak erreskatatu behar izan dituzte suhiltzaileek.