Gizartea -
Hilketa Toledon
Bost urte adingabeen zentro batean Cristina Martinen hiltzailearentzan
14 urteko neska batek 13 urteko lagunarekin eztabaidan hasi eta eraso egin zion. Konorterik gabe zegoela, mendian utzi eta lurra bota zion gainera, inori ezer esan gabe.
Erredakzioa
Iragan apirilean Cristina Martín 13 urteko neska hil zutela onartu dute beste bi neskek gaur goizean, Toledon egin duten epaiketan. Ondorioz, ustezko hiltzaileak (14 urteko C.H.Sk) Adingabeen Legeak aurreikusitako zigorrik handiena bete beharko du. Toledoko Auzitegian egin dute epaiketa, ateak itxita.
Leporatzen zioten hilketa onartu ondoren, Adingabeen Legeak aurreikusitako zigorrik handiena bete beharko du 14 urteko neskak: bost urtez adingabeen zentroan egon beharko da. Laguntzaileak, berriz, urtebeteko zigorra bete beharko du (fiskalak eskatutakoa baino urte bat gutxiago).
14 urteko neska batek 13 urteko lagunarekin eztabaidan hasi eta eraso egin zion. Konorterik gabe zegoela, mendian utzi eta lurra bota zion gainera, inori ezer esan gabe.
Gertaerari buruz beste lagun bati bakarrik eman zion berri, baina honek ere ez zuen ezer esan.
13 urteko neska falta zela, Guardia Zibila bila hasi eta mendian aurkitu zuen gorpua. Autopsiak argitu zuen ordutan egon zela hil zorian, ustezko erasotzaileak, eskumuturretan ebakiak egin eta odol hustuta hil arte.