Gizartea -

Hezkuntza Publikoa

Lekeitiok hartuko du igande honetan Euskal Eskola Publikoaren Jaia

"Zapran Gagoz" goiburupean bilduko dira igandean Lekeition, hezkuntza sistemaren "ardatza" eskola publikoa izan behar dela aldarrikatzeko.

"Zapran Gagoz" lelopean egingo dute jaia. Argazkia: Euskal Eskola Publikoa
"Zapran Gagoz" lelopean egingo dute jaia. Argazkia: Euskal Eskola Publikoa
"Zapran Gagoz" lelopean egingo dute jaia. Argazkia: Euskal Eskola Publikoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koldo Goitia Lekeitioko alkatea "pozik" eta "harro" agertu da, Eskola Publikoaren 27. Jaia udalerri horretan ospatuko dutelako igande honetan.

"Zapran Gagoz" lelopean egingo dute festa. Arrantzaleek harrapaketan zorte ona dutenean erabiltzen duten esamoldea da.

Eskola Publikoaren Jaiaren egitaraua aurkezteko agerraldia egin dute gaur Bilbon. Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea eta hezkuntza komunitatea 1994an hasi ziren festa hau antolatzen, hezkuntza sistemaren "ardatza" eskola publikoa izan behar dela aldarrikatzeko.

Aurten, Lekeition ospatuko dute jaia, "Euskal Eskola Publikoaren baloreak ezin hobeto betetzen dituen udalerrian". "Euskal Eskola Publikoak euskalduna, parte-hartzailea, berritzailea, guztiona eta irekia izan behar duelako", azpimarratu dute antolatzaileek.

Aipatzekoa da Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia Lekeition egingo dutela 2019an. Koldo Goitia alkateak esan du "harro egoteko modukoa" dela horrelako bi ekimen handi herrian egitea, "jende asko mobilizatzen dutelako eta tokiko ekonomiarentzat ona delako".

Eskola Publikoaren Jaia dela eta, Bizkaibusek autobus-zerbitzua indartuko du Bilbotik eta Durangotik. Ibilgailuentzako disuasio aparkalekuak izango dira eta auto-karabanentzako gune bat izango da Arropainen.

Elizaren arkupeetan herri-bazkaria egingo dute, labeldun hanburgesak eskainiko dituzte eta hiru guneetan bokatak izango dira.

Gainera, Lea-Artibaiko mankomunitatearekin elkarlanean, "Garbi jokatu hondakinekin" kanpainarenekin bat egin du Lekeitiok, eta hondakinak sailkatzeko ontziak jarriko dituzte jai-gune osoan. Antolatzaileek herria txukun mantentzeko eskaria luzatu diete bertaratuko diren lagun guztiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Eskola Publikoa Gizartea Lekeitio Albisteak Hezkuntza Lea-Artibai gaur