Gizartea -
Gipuzkoan
Etxe bat hustu dute Zestoan, sute baten ondorioz
Etxean bizi diren senar-emazteek balkoian babestu dute beren burua; izan ere, sugarrek eta keak ez diete eskaileretatik jaisten utzi, baina ez da inor zauritu.
Erredakzioa
Zestoako etxe batean sute bat izan da eta eraikina hustu behar izan dute. Suhiltzaileek sugarretatik ihesi beren burua etxeko balkoian babestu duten senar-emaztea batzuk atera dituzte, Herrizaingo Sailak eta Suhiltzaileek jakinarazi duenez.
Sutea 13:15 aldera piztu da Zestoan, Foru Plazan, etxe bateko bigarren solairuko logela batean.
Lau solairuko zurezko eraikina hustu egin dute, auzotarren segurtasuna babesteko; izan ere, sugar handiak piztu dira eta ketza trinkoa zabaldu da, Suhiltzaileen arabera.
Suak hartu duen etxean bizi diren senar-emazteek balkoian babestu dute beren burua; izan ere, sugarrek eta keak ez diete eskaileretatik jaisten utzi.
Suhiltzaileek eskailera bat erabili dute bikotea balkoitik jaisteko. Ez da inor zauritu.