Gizartea -

Abortuen jaitsiera

Abortu kopuruak % 4 behera egin du Espainian

Datorren urtean 15 eta 19 urte bitarteko 30.000 neska haurdun geratuko dira eta erdiek abortatu egingo dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar urteotan lehenengo aldiz, abortu kopuruak behera egin du Espainian. Iaz 111 mila abortu egin ziren. Leire Pajin Osasun ministroak dio beherakada hori Gobernuak harturiko neurrien ondorioa dela.

Hori horrela, abortuen kopurua ia % 4 jaitsi da 2009an. 2008an ia 116.000 emakumek eten zuten haurdunaldia, iaz, berriz, etenaldiak ez ziren 111.500era iritsi.

Osasun ministroak adierazi du abortuen jaitsieran eragina izan duela hurrengo eguneko pilula errezeta gabe banatzeak. Hori dela eta, botiketan errezeta gabe banatzen jarraituko dute.

Gainera, azken urte eta erdian 19 urtetik beherako gazte gutxiagok eten dute haurdunaldia, 543 gutxiagok hain zuzen.

Aldi berean, Estatuko Gazteen institutuak nahi ez diren haurdunaldiak ekiditeko kanpaina jarri du martxan. Institutuak emandako datuen arabera, datorren urtean 15 eta 19 urte bitarteko 30.000 neska haurdun geratuko dira eta erdiek abortatu egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea