Gizartea -
Neurri berria
Gobernuak diru-laguntza bat sortuko du langabeei prestakuntza emateko
Neurria prestazioa agortu duten langabeei zuzenduta egongo da, eta 426 euroko diru-laguntza ordezkatuko du.
Erredakzioa
Maria Luz Rodriguez Enplegu estatu idazkariak iragarri du Exekutiboak programa berria abiatuko duela prestazioa agortu duten langabeei orientazioa eta trebakuntza emateko. Programak diru-laguntzak ere aurrez ikusten ditu, eta langabeek lana topatzea erraztea du helburu.
"Ez dugu inor atzean utziko", esan du Rodriguezek, Kongresuko Lan eta Immigrazio Batzordean egindako lehen agerraldian.
Estatu idazkariak gaineratu du diru-laguntza ikastaroen araberakoa izango dela.
Bestalde, azaldu duenez, prestazioa agortu duten langabeei lana topatzen laguntzen arituko diren 1.500 pertsonek haientzako "ibilbide pertsonalizatuak" egingo dituzte.