Gizartea -

NAFARROA

'Bizitza burujabea eskubide osoz' lelopean ospatu dute 'Alternatiben herria' Iruñean

Sei ardatzen inguruan antolatu dituzte ekintzak: "Auzoekonomia", "Herriak eta Lurra", "Bizitza anitzak eta duinak" eta "Herriak eta Lurra", besteak beste.

'Alternatiben herria'n egindako hitzaldi bat. Argazkia: @alterherria Twitter
'Alternatiben herria'n egindako hitzaldi bat. Argazkia: @alterherria Twitter
'Alternatiben herria'n egindako hitzaldi bat. Argazkia: @alterherria Twitter

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Alternatiben herria" ekimenak Iruña hartu dun aurten. Tailer, erakusketa, batzar eta hitzaldien bidez, kapitalismoa ez den eredu ekonomiko eta sozial alternatibo bat eraiki daitekeela erakutsi nahi dute.

"Bizitza burujabea eskubide osoz" lelopean, hausnarketa egiteko egun bat izatea nahi dute antolatzaileek. Begirada pertsonen beharretan jartzea nahi dute eta alternatiba ezberdinen inguruan eztabaidatu nahi dute: gai sozialen, energetikoen, elikarurari buruzkoen, feministen, linguistikoen, ekonomikoen eta politikoen inguruan zehazki.

Sei ardatzen bueltan antolatu dira ekintzak egun honetan. Horietako bat "Auzoekonomia" da. Hemen ekonomia ikuspuntu ezberdinetatik landu dute Geltokin.

Autobusen geltoki zaharrean egin den hitzaldi batean hartu du parte Mariu Ruiz-Galvez ekonomialariak. Enpresa handiek sortutako legedien inguruan aritu da berbetan. "Lan merkatuak gero eta desberdintasun gehiago" erakusten duela gaineratu du.

"Herriak eta Lurra" gaiaz ere jardun dute Kondestablearen Jauregian. Elikadura eredu jasangarriak izan dituzte mintzagai bertan. "Bizi anitzak eta duinak" atalean, zapalkuntzak eta biolentzia aztertu dituzte Navarreria kalean.

"Arragoa" gunea antolatu dute (ondare linguistiko, hezkuntza eta kulturala). San Frantzisko plazan eremu ezberdinetako esperientziak bizitzeko aukera izan dute bertaratu direnek. Errekoleten plazan, aldiz, "Parte-hartzea, demokrazia eta subiranotasuna" izan dituzte hizpide.

Sabino Cuadra abokatuak izan da Errekoleten plazan egon den gonbidatuetako bat. Bertan herri boterea, botere hegemonikoekiko haustura, demokrazia parte-hartzailea eta erabakitze eskubideaz aritu da hizketan.

Egun osoa zehar karpa bat egon da Gune Zentralean. Mahai-inguruek, kontzertuek, garagardo, gazta eta janariaren azokek hartu dute lekua, beste ekitaldi askoren artean.

Hirugarren edizioa

Nafarroako 70 eragilek jarri dute martxan jardunaldi hau. Manifestuan ziurtatzen dute "gure esku dago orain arteko gizarte eta ekonomia ereduen proposamenak praktikan jartzea".

"Proposamen asko ditugu; batzuk, aldiz, eraikitzen hasi behar dugu. Alternatiben herria alderatu ezin den aukera bat da. Bertan proposamen berri asko ezagutu ditzazkegu eta martxan jarri; modu horretan herri justuago, solidarioago eta desiragarri bat sortzeko", gaineratu dute.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatutako hirugarren edizioa da. 2013. urtean Baionan jarri zuten martxan eta 2015ean Bilbon ospatu zen berriz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Albisteak