Gizartea -
Euskaltzaindiaren egoitza
Euskarari 'bizirik' eusteko konpromisoa agertu du Basagoitik
Euskadiko PPko presidentearen ustez, euskal hizkuntza "ezin da euskal herritarrak sailkatzeko erabili; alderdien jarrerak alde batera utzita bat egiteko eta elkar ulertzeko gaia izan behar du".
Erredakzioa
Euskarari "bizirik" eusteko konpromisoa agertu du Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak eta euskal kulturaren gaineko "tirabirak eta jardute txarrak ahazteko" deia egin du.
Bilboko Euskaltzaindiko egoitza bisitatu du Basagoitik. "Euskara gure ondare kulturala da, eta euskaldun guztiok haren defentsa eta garapena gure gain hartu behar dugu", azpimarratu du.
Euskadiko PPko presidentearen ustez, euskal hizkuntza "ezin da euskaldunak sailkatzeko erabili", baizik eta "alderdien jarrerak alde batera utzita, bat egiteko eta ulertzeko gaia izan behar du".
"Batzuk ez dagozkigun etiketak jartzen tematzen dira", baina Euskadiko PPk "ez du euskararen defentsarekiko konpromisoari uko egingo", adierazi du.
Basagoitiren esanetan, Ondarroa, Durangaldea, Tolosaldea, Goierri, Urola, Deba edo Bidasoa bezalako Euskadiko eskualdeetako euren boto-emaileek "funtsean, euskaraz hitz egiten dute"