Gizartea -
Euskal Eskola Publikoa
Bilbon ospatuko da, ekainaren 5ean, Euskal Eskola Publikoaren eguna
Bilboko Areatza aukeratu dute, jendez gainezka egon ohi den tokia delako, eta festa horrek, askoren topagune izan nahi duelako.
Erredakzioa
Euskal Eskola Publikoko gurasoen elkarteak hasi dira hurrengo festa prestatzen eta gaur ezagutzera eman dute jaialdia ospatuko den tokia: Bilbon izango da Euskal Eskola Publikoen 20. jaia.
Betiko modura, ekaineko lehen igandean izango da, ekainaren 5ean, hain zuzen, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) antolatuta.
Bilboko Areatza aukeratu dute, jendez gainezka egon ohi den tokia delako, eta festa horrek, askoren topagune izan nahi duelako. "Gure eskola aldarrikatzea eta hezkuntza komunitate eta gizarte osoarekin egun eder bat partekatzea" da beraien helburu nagusia.
Duela hogei urte antolatu zuten lehenengo aldiz Lasarteko hipodromoan Euskal Eskola Publikoaren aldeko eguna.