Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Emakume bati eraso egin dio Gasteizen, ustez bere bikotekideak

Udaltzaingoak 39 urteko gizonezkoa atxilotu du, erasoaren ustezko egilea delakoan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 39 urteko gizonezko bat atxilotu du bere bikotekideari eraso egitea leporatuta.

Udaltzaingoak gaur jakinarazi duenez, atzo 02:30ak aldera pertsona batek 092 telefonora deitu zuen bikote bat Herran kalean eztabaidan ari zela eta gizonak emakumea jo zuela ohartaraziz.

Lekukoen testigantzari esker, udaltzainek ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu zuten. Emakumea, ostera, Santiago ospitalera eraman zuten aurpegian zituen lesioak artatzeko.

___________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Informazio gehiago, laster

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak haurrak Tratu txarrak Araba Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako laguntza Mundu matxista