Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Sexu erasoa jasan duela salatu du adin txikiko neska batek Bilbon

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, 08:00ak inguruan izan da erasoa, Iturribide eta Prim kaleko eskaileretan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sexu erasoa jasan duela salatu du adin txikiko neska batek Bilbon. Udaltzaingoan jarri duen salaketaren arabera, gizonezko batek ukituak egin dizkio,  Iturribide eta Prim kaleko eskaileretan, goizeko 08:00ak inguruan.

Bilboko Udaleko talde politiko guztiek adierazpen bat onartu dute, era guztietako sexu erasoak gaitzetsiz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa