Gizartea -

Urtarrilaren 1etik aurrera

Aldundiak bidesarien prezioa jaitsiko du Bizkaiko AP-8 autobidean

Amorebieta eta Durangoko bizilagunei on egingo die, Bilbora joateko 0,74 euro ordaindu beharko baitituzte bidaia bakoitzeko, orain ordaintzen dituzten 1,15 euroen aldean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak murrizketa batzuk onartu ditu AP-8 autobidearen ordainsari berriak arautzeko garaian.

Kasu gehienetan murrizketa handiak izango dira; handiena % 35koa, eta igoera txikiren bat ere izango da, % 2koa. Datorren urteko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira bidesari berriak.

Ibilgailu arinen kasuan, honako hauek izango dira bidesarien prezioak Donostiako noranzkoan: Amorebieta-Etxanon 0,74 euro, (orain 1,15 eurotan dago); Durangon, 1,96 euro (orain, 2,09 dira); Gerediagako etorkizuneko irteeran&' || 'nbsp; 2,72 euro eta Ermuan 3,13 euro (orain, 3,07 euro).

Bestalde, Foru Aldundiak, iragarri duen bezala, bidesarien prezioak jaisteaz gain, dekretu batzuk onartu ditu errepide honen ohiko erabiltzaileei are murrizketa handiagoak egiteko (banako diru-laguntza gisa); izan ere pertsona horiek, aukeran beste errepide batzuk edo garraio publikoa izanda ere, AP-8 autobidea erabili behar izaten dute egunero beren ibilgailu arinetan.

OBE identifikaziorako eta ordainketarako gailu telematikoa erabiltzeaz gain, interesa duten erabiltzaileek eskabidea egin behar diote Bizkaiko Foru Aldundiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea