Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Sabotajea Iruñeko Gaseko ukuiluetan, 2018ko ekainak 7

Gizartea

IRUÑEA

Gaseko eskortetan piztutako sutea eta zezenketen aurkako pintadak ikertzen ari dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/06/07

Azken astean Iruñean izandako bigarren sabotajea da. Animalien Askapenerako Fronteak bere gain hartu ditu erasoak.

  • Suteak kalte handiak eragin ditu. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak eta Iruñeko Udaltzaingoa.

    Suteak kalte handiak eragin ditu. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak eta Iruñeko Udaltzaingoa.

    Suteak kalte handiak eragin ditu. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak eta Iruñeko Udaltzaingoa.
  • Whatsapp
  • Bidali

Iruñeko Udaltzaingoa goizaldean Gaseko eskortetan izandako sabotajea ikertzen ari da. Ezezagun batzuek su eman diote Gaseko eskortetan zegoen makina bati eta garrak azkar zabaldu dira. Horrez gain, zezenketen aurkako pintadak egin dituzte, eta kalte material gehiago izan dira.

Udalak jakinarazi duenez, sua 04:50ean piztu da. Iruñeko Udaltzaingoa eta suhiltzaileak garrak piztu diren tokira joan dira, eta "zezen" itxurako makina bat sutan zegoela egiaztatu dute.

Suhiltzaileek berehala itzali dute sua, baina kalte materialak "handiak" izan dira.

Halaber, zezenketen aurkako hainbat pintada agertu dira Gaseko eskortetan, zezenketen kontrako taldeek egindakoak, Udaltzaingoaren iritzian.

Azken astean Iruñean izandako bigarren sabotajea da honakoa. Izan ere, asteartean zabaldu zenez, entzierroko ibilbidean porlana bota zuten hesiak jartzeko 13 zulotan, sanferminetarako hesia jartzea eragozteko.

Udaltzaingoak espedientea ireki du gertaturikoa ikertzeko.

Animalien Askapenerako Fronteak bere gain hartu ditu erasoak, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Gaseko eskortetan piztutako sutea eta Santo Domingoko aldapan, hesien aurka egindako erasoa aldarrikatu ditu zelula batek.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena