Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek emaztea sastatu du Donostian

Segurtasun Sailaren arabera, 34 urteko gizonezkoa emakumea itotzen ere saiatu da.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat, 34 urtekoa, atxilotu dute Donostian emazteari labanarekin zauriak egiteagatik. Erasoa Altza auzoko etxebizitza batean gertatu da, eta badirudi atxilotua emakumea itotzen ere saiatu dela.

Biktimak kolpeak zituen aurpegian, eta zauriak sabelean eta hankan. Hori dela eta, anbulantzian eraman dute ospitalera, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Altzako etxebizitza batean gertatu da erasoa. Segurtasun Sailak azaldu du gizonak labanarekin sastatu duela emakumea, gero lurrera bota duela, kolpeak eman dizkiola bertan, eta gero itotzen saiatu dela.

Biktimak, zorionez, ihes egitea lortu du eta laguntza eskatu die bizilagunei.

Ertzaintzak etxebizitza barruan aurkitu du ustezko erasotzailea, eta labana eta aizkora bat atzeman dizkio.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gizartea Gaurko azken orduko albistea Matxismoa gaur