Gizartea -

Bartzelona

Espetxera, Vilanova i la Geltrun neskatoa hil eta sexu-erasoa egitea leporatuta

Atxilotuak esan du ez duela ezer gogoratzen. Laia -13 urte- hilda aurkitu zuten atxilotuaren etxean, arma zuriz egindako zauriekin, desagertu eta ordu gutxira.

Atxilotuak 12 ordu eman zituen bere etxean, miatzen zuten bitartean. Argazkia: EFE
Atxilotuak 12 ordu eman zituen bere etxean, miatzen zuten bitartean. Argazkia: EFE
Atxilotuak 12 ordu eman zituen bere etxean, miatzen zuten bitartean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak espetxera bidali du Vilanova i la Getrun (Bartzelona) atxilotutako gizona, Laia 13 urteko neskatoa hil eta sexu erasoa egitea leporatuta. Neskatxaren hilotza atxilotuaren etxean topatu zuten, koltxoi baten azpian.

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak zabaldu duenez, Vilanovako 1 zenb. Instrukzio Epaitegiko buruak fidantza gabe kartzelara bildatzea erabaki du, sexu-erasoa eta gizahilketa/hilketa delituengatik.

Epailearen aurrean agertu denean, atxilotuak bere abokatuaren galderei baino ez die erantzun, eta adierazi du ez duela ezer gogoratzen, astelehenean edanda eta drogaren eraginpean egon zela argudiatuta.

Deklarazioa hasi baino lehen, atxilotuari azterketa forentsea egitea agindu du magistratuak, deklaratzeko moduan ote zegoen zehazteko, defentsak zein Fiskaltzak hala eskatu eta gero.

Auzitegiko zerbitzuek egindako azterketak atxilotua -42 urte- deklaratzeko moduan zegoela ebatzi ondoren egin du agerraldia, 19:00ak aldera, eta 22:40ra arte luzatu da.

Gizonak uko egin zion Esquadra Mossoen aurrean deklaratzeari, 13 urteko neskatoa itota hiltzea egotzita atxilotu ostean.

Laia aitite-amamarekin zegoen, eskolara bere bila joan zirelako, eta haien etxebizitzatik irten zen, hain zuzen, atxilotuaren etxebizitza eraikin beretik, 19:00ak inguruan, bere aita atariaren aurrean zain zegoelako.

Neskatoa irteten ez zela ikusita, bere aita bilatzen hasi zen, eraikinaren inguruetan, bera ohartu gabe Laia etxetik irten zela iritzita.

Desagertu zenetik gorpua topatu arte hiru ordu eskas igaro ziren arren, ikertzaileek uste dute hilketa etxetik irten eta gutxira gertatu zela.

Atxilotuak aurrekariak ditu genero eta etxeko indarkeria delituengatik, dibortzioaren prozesua martxan zegoenean, eta denbora gutxi zeraman bere gurasoen etxean. Gurasoak ez ziren egun horretan etxean egon.

Ikertzaileen iritzian, krimena egin ostean, atxilotuak etxea garbitu eta dutxa hartu zuen, odol zantzuak desagerrarazteko asmoarekin.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Indarkeria matxista Bartzelona Delituak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Espetxeen albisteak gaur Erailketak albisteak