Gizartea -

Igandean desagertu zen

Madrilen desagertutako emakumearen bikotekide ohia urkatu egin da

Emakumearen desagerpernarekin erlazionatzen zuten hildakoa eta astelehenetik desagertuta zegoen. Gorpua presa batetako elektrizitate poste batean topatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den igandean Boadilla del Monten (Madril) desagertu zen emakumearen bikotekide ohia San Lorenzo de El Escorial (Madrid) herrialdeko presa bateko elektrizitate poste batean urkatuta topatu dute.

Goardia Zibilak adierazi duenez, atzo arratsaldean eraman zuten gorpua eta, ordu batzuk beranduago, desagertutako Boadillako emakumearekin erlazionatutako gizona zela baieztatu zuten. Gizona astelehenetik desagertuta zegoen.

Beste lankide batzuekin laneko afari batean izan ostean, gizonak emakumeari etxera eramango zuela esan zion. Bikote ohiak seme bat zuen.

Goardia Zibilak 30 urteko emakumearen bila jarraitzen du, baina oraindik ez dakite non dagoen. Emakumea joan den igandean, goizaldean, ikusi zuten azken aldiz, lan egiten zuen supermerkatuko lankideekin egindako afari batean. Etxera alde egin behar zuenean, lankidea duen bikotekide ohiak, lagunduko zuela esan zion.

Goardia Zibilak jakin duenez, ordu batzuk beranduago, desagertutako emakumeak mugikorretik mezu bat bidali zion haren amari gosaltzera zihoala eta ez kezkatzeko esateko.

Emakumeak bi seme-alaba ditu. Horietako batek bederatzi urte ditu eta aurretik izandako harreman batekoa da, besteak, berriz, zortzi hilabete ditu eta orain dela gutxira arte bikotekidea zuen lankide horrekin izandakoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea