Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Abisu horia 2018ko ekainaren 9an eta 10ean EAEn, prezipitazio gogorren aurrean

Gizartea

ALERTA METEOROLOGIKOAK

Abisu horia EAEn eurigatik, larunbat eta igande arratsalderako

Agentziak | Erredakzioa

2018/06/09

15:00etatik 24:00ak arte abisu horia indarrean izango da bi egunotan, zaparrada gogorrak eta kazkabarra espero baitira.

  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du larunbat honetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat gunetan prezipitazio gogorrak egon litezkeelakoan.

15:00etan jarri dute abisua indarrean, eta gauerdira arte iraungo du, zaparrada gogorrak espero baitira, eta baliteke toki batzuetan kazkabarra ere botatzea. Zenbait tokitan, metro koadroko 15 litro botatzea ere aurreikusi dute.

Iganderako ere aurreikuspen bera dago, eta ondorioz, abisu horia ezarri dute berriz ere, 15:00etatik 24:00ak arte. EAEko ekialdean espero da euri gehien.

Astelehenean, berriz, zaparrada txiki-ertainak izango dira, batez ere arratsaldean, Euskalmeten iragarpenaren arabera.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena