Gizartea -
Osasuna
Umetoki-lepoko minbiziari aurre egiteko programa abiatu du Osakidetzak
Lehen fasea gaur abiatuko dute Debabarrenean, eta eskualdeko 25.000 emakumek egin ahalko dute proba.
Agentziak | Erredakzioa
Zerbix edo umetoki-lepoko minbiziari aurre egiteko programa ipini du martxan gaurtik aurrera Osakidetzak. Debabarrenean hasiko da lehen fasea, eskualde horretako 25.000 emakumeri eragingo dio, eta Euskadiko gainerako eremuetara hedatuko dute ondoren.
Hala, 25 eta 34 urte arteko emakumeek zitologia egiteko hitzordua jasoko dute gutun bidez, proba horrekin umetoki-lepoko minbizia atzeman baitaiteke. Zitologia egin ostean, arazorik ez badago, emakumeari gutunez jakinaraziko diote emaitza, eta hurrengo hitzordu baten berri emango diote. Minbizia izan dezakeela atzemanez gero, berriz, ginekologoarengana bidaliko dute, azterketa osagarriak egin eta, beharrezkoa bada, tratamendua emateko.
Osakidetzak hiru urtetik behin emango die hitzordua 25 eta 34 urte arteko emakumeei, eta bost urtetik behin, 35 eta 65 urte artekoei.