Gizartea -

GENERO INDARKERIA

Kanaria Handiko leherketan hildako emakumearen heriotza indarkeria matxista kasua da

40 urteko emakumea ostiralean hil zen haren etxebizitzan izandako leherketan.

Emakumea ostiralean hil zen bere etxebizitzan izandako leherketan. Argazkia: EFE
Emakumea ostiralean hil zen bere etxebizitzan izandako leherketan. Argazkia: EFE
Emakumea ostiralean hil zen bere etxebizitzan izandako leherketan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Kanaria Handian duen ordezkaritzak astelehen honetan baieztatu duenez, joan den ostiralean Las Palmaseko bere etxebizitzan izandako leherketan hil zen 40 urteko emakumearen heriotza, genero indarkeria kasua da.

Baieztapen horren ondotik, minutu bateko isilunea deitu du Espainiako Gobernu ordezkaritzak.

Ostiral goizean hil zen, 10:09ak aldera hiriko etxebizitza batean izandako leherketa batean. Tokira bertaratu ziren larrialdi zerbitzuetako langileek heriotza baieztatu baino ez zuten egin.

Leherketa horretan gizonezko bat ere zauritu zen eta ospitaleratu egin zuten, gorputzaren % 50ean erredurak zituela.

_______________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakumeak tratu txarrak Tratu txarrak gaur Espainia albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa Mundu matxista Kanariak