Gizartea -
Narkotrafikoa leporatuta
Malagako Guardia Zibilaren drogen aurkako taldeko burua atxilotu dute
Ikerketa horien ondorioz, Guardia Zibileko Barne Arazoetarako Saileko kideek beste agente bat atxilotu dute, drogra-trafikoarekin lotutako sare horrekin zerikusia duelakoan.
Erredakzioa
Malagako Guardia Zibilaren Antolatutako Delinkuentzia eta Drogaren Aurkako Taldearen teniente arduraduna eta beste agente bat atxilotu ditu Guardia Zibilaren Barne Arazoetako arloa egiten ari den estupefazienteen trafikoarekin erlazionatutako ikerketa baten baitan.
Joan den asteazkenean beste guardia zibil bat eta agente ohi bat atxilotu zituzten,Mijasen (Malaga).
Guardia Zibilaren Barne Arazoetako taldeak ikerketa ireki zuen joan den udaberrian narkotrafikoarekin erlazionatutako sare bat aztertzeko. Hasiera batean jasotako informazioari esker, joan den irailean Marbellako hondartzan droga atzeman zuten eta 1,4 tona haxixa bildu zituzten.
Azken hilabeteetan hainbat pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak, horien artean agenteak eta abokatuak.