Gizartea -

Trafikoa

Kamioi batek artaziarena egin du N-1ean, Tolosan

Errei bana itxi dute noranzko bakoitzean eta pilaketak sortu dira Irunerako zein Madrilerako bidean.

Ilarak N-1ean. Argazkia: ETB
Ilarak N-1ean. ETB
Ilarak N-1ean. Argazkia: ETB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek guraizearena egin du gaur goizean N-1 errepidean, Tolosa parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Errei bana itxi behar izan dute noranzko bakoitzean, eta hala, ilarak sortu dira Irungo bidean (10 kilometrorainokoak) eta Madrilerako noranzkoan (5 kilometrorainokoak).

Ezbeharra 07:30ean jazo da, argitu gabeko arrazoiak tarteko, kamioia bide erdian gurutzatuta geratu denean. Ertzaintzak noranzko bakoitzean errei bat itxi du.

Istripuan ez da inor zauritu.

10:00ak aldera, garabi batek ibilgailu astuna bidetik kendu du, eta apurka-apurka ilarak gutxituz joan dira.

Lur-jausia N-634 errepidean

Gipuzkoan, baina N-634an, Zarautzen, azken orduetan egindako euriak luizia eragin du, eta errei bat itxi behar dute Bilboko noranzkoan. Trafikoa txandaka bideratzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Tolosa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak N-1 azken ordukoa