Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Neska adingabe batek sexu-abusua salatu du Basaurin

Ertzaintzak 60 urteko gizonezko bat atxilotu du. Datozen orduotan, epailearen esku utziko dute.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neska adingabe batek sexu-abusua pairatu izana salatu zuen asteartean Ertzaintzaren aurrean, Basaurin, Bizkaia. Salaketaren ondorioz, Ertzaintzak ikerketa abiarazi eta atzo, asteazkena, 60 urteko gizonezko bat atxilotu zuen.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i azaldu dionez, salaketa asteartean, hilak 12, jarri zuen biktimak. Hurrengo egunean, asteazkenean, gizon bat atxilotu zuten aipatutako herrian, sexu-gehiegikeriarekin lotura duelakoan.

Atxilotuak Ertzaintzaren esku jarraitzen du eta, datozen orduotan, epailearenera eramatea espero da.

Basauriko Udaleko Bozeramaleen Batzordeak, ordezkaritza duten alderdi guztiekin eta atxiki gabeko zinegotziarekin batera, "gaitzespenik sendoena adierazi" du, eta "indarkeria matxista salatzeko eta indarkeria horri aurre egiteko gure konpromisoa berresten dugu", gaineratu du.

Era berean, ohar baten bidez jakinarazi dutenez, "bat egiten dugu Berdintasun Kontseilua osatzen duten emakumeen elkarteek egindako deialdiarekin: kontzentraziora deitu dute gaurko, ekainak 14 (osteguna), 19:00etan, San Migeleko Ixatxak parkean".

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Ertzaintza Indarkeria matxista Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa