Gizartea -

12 urteren ondoren

Rage Against the Machinek disko bat kaleratuko du kanta berriekin

Azken diskoa duela 12 urte atera zuten, eta datorren urtean merkaturatuko dute disko berria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

The Battle of Los Angeles1999 urtean argitaratu zuten eta orain, Rage Against The Machine estudioko euren lehen diskoan lanean ari dira, talde estatubatuarreko abeslariak La Tercera Txileko egunkarian baieztatu duenez.

Zack de la Rocharen arabera, orain, taldeko lau kideak "handitu" egin dira eta jada ez dira duela hamar edo hamabost urte euren artean liskarrak sortzen zituzten "arazo"-etan sartzen.

"Album berria 2011n kaleratuko dugu, beharbada udararako", zehaztu du taldeko abeslariak.

Rage Against the Machine 2007an bateratu zen eta geroztik, mundu osoan zehar hainbat kontzertu eman dituzte. Jendearen artean harrera ona izan zuten hiru disko kaleratu ostean, euren laugarren lan diskografikoa orain arte kaleratu duten azkena izan zen. Renegades-ek (2000) euren talderik gustukoenen bertsioak zituen, besteak beste, Minor Threat, MC5, The Rolling Stones, Cypress Hill eta Devo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea