Gizartea -

100dik gora Espainian

Bi hegaldi bertan behera Loiuko aireportuan, hotz denboralea dela eta

Hainbat hegaldi bertan behera utzi dituzte eta atzerapenak daude Erresuma Batuko, Belgikako eta Holandako aireportuetan. Alemaniakoak eta Italiakoak normaltasunera itzultzen ari dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londreserako bi hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte Loiuko aireportuan Europa astintzen duen hotz-denboralea dela eta. Espainian, halaber, Erresuma Baturako, Alemaniarako eta Italiarako ehundik gora hegaldi bertan behera utzi dituzte, AENAko iturriek jakinarazi dutenez.

AENAren arabera, Heathrowerako 15:20eko eta Stanstederako 17:15eko hegaldiak bertan behera utzi dituzte Bilboko aireportuan.

Izotzak eta elurrak Erresuma Batua geldiarazi du. Gauean –11º C-ra amildu dira termometroak. 15:00etako datuen arabera, 32 hegaldi bertan behera utzi dituzte Gatwiceko aireportuan, eta 28 Heathrowekoan. British Airways aire-konpainiak bere hegaldi guztiak bertan behera utzi dite Heathroweko aireportuan eta gainerako konpainiek atzerapenak iragarri dituzte.

Horrez gain, bost hegaldi bertan behera utzi dituzte Francfurteko aireportuan, Florentziarako, Bristolerako eta Municherako hiru hegaldi atzeratu dituzte.

Hegaldi gehiago bertan behera utzi dituzte eta atzerapenak nagusi dira Belgikako eta Holandako aireportu nagusietan. Alemaniakoak eta Italiakoak, berriz, normaltasunera itzultzen ari dira.

Orio al Serio (Milaneko iparraldean) Italiano aireportuak, halaber, martxan dago. Bi orduz itxita egon zen atzo eta Ryanair aire-konpainiak 28 hegaldi bertan behera utzi zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea