Gizartea -
Herritarren laguntza
Ekainaren 8an desagertutako gasteiztarra aurkitzeko laguntza eskatu du Ertzaintzak
42 urteko Pablo Ibañez Aristondok 1,70 metroko garaiera du, eta 70 kilo inguruko pisua. Gainera, desagertu zen egunean gitarra bat zeraman.
Agentziak | Erredakzioa
Pablo Ibañez Aristondo topatzeko herritarren laguntza eskatu du Ertzaintzak. 42 urteko gasteiztarra ekainaren 8an desagertu zen. Anorak urdin ilun bat, orokorrean arropa iluna eta NY hizkiekin bisera bat zeramatzan desagertu zenean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak agiri batean jakitera eman duenez, desagertuak 1,70 metroko garaiera du, eta 70 kilo inguruko pisua. Gainera, desagertu zen egunean gitarra bat zeraman.
Orain arte bildutako informazioagatik Euskadiko herriren batean egon daitekeela uste dute, baina Euskal Autonomia Erkidegotik alde egin izana ez dute baztertzen.
Non dagoen aurkitzeko lagundu dezakeen daturik duten pertsonak SOS Deiak 112 edo 642 650 775 ala 649 952 957 telefono zenbakietara deitzea eskatu du Ertzaintzak.