Gizartea -

Emakumearen aurkako indarkeria

29 urteko gizonezko batek bere bikotekidea hil du Ciudad Realen

Bikotekidearen aurkako salaketa egin zuen azaroaren 27an, baina ez omen zioten segurtasun neurririk ezarri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iturri beraren arabera, euren Porzunako etxean eztabaidan ari zirela arma zuriz eraso egin zion.

Zauritutako emakumeak berak deitu zuen larrialdi zerbitzuetara eta Ciudad Realeko Ospitalera eraman zuten. Ebakuntza egin zioten arren, bertan hil zen 02:00 aldera.

Bikotekidearen aurkako salaketa egin zuen azaroaren 27an, baina ez omen zioten segurtasun neurririk ezarri.

Ciudad Realeko Argibideetako Epaitegiak bideratuko du auzia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea