Gizartea -
Hilketa
31 ordutan Berlinera joan-etorri da eta emaztearen maitalea hil du
Ustezko hiltzailearen emazteak hildakoa ezagutzen zuela baieztatu zion Poliziari. Haren laguna zela eta posta elektroniko eta telefono bidez mezuak elkarri bidaltzen zizkiotela aitortu zuen.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak 47 urteko gizonezko bat atxilotu du Madrilen. 31 ordutan Alemaniako hiritarra Berlinera joan-etorria omen zen eta emaztearen maitalea hil zuen, iturri polizialek jakinarazi dutenez.
Iturri beraren arabera, ustezko hiltzailea Alemaniara bidaia egin zuen azaroaren 4an. Berlineko kanpoaldean bi eguneko lan-ikastaroa egin behar zuela esan zion emazteari. Behin Alemaniako hiriburuan, auto bat alokatu, biktimaren etxera joan, aizto bat erosi, eta hainbat orduz eraikiniaren aurrez aurre zain egon ostean, aiztokadaz hil zuen. Egun berean bueltatu zen Espainiara.
Alemaniako lehen ikerketen arabera, biktimak harremana zuen Madrilen bizi zen Austriako herritar batekin. Hori horrela, telefonoz deitu eta jazotakoa jakinarazi zioten. Senarra hilketarekin zerikusia izan zezakeela ere esan zioten.
Ustezko hiltzailearen emazteak hildakoa ezagutzen zuela baieztatu zion Poliziari. Haren laguna zela eta posta elektroniko eta telefono bidez mezuak elkarri bidaltzen zizkiotela aitortu zuen.
Alemaniako Epaitegi batek euroagindua eman zuen. Ustezko hiltzailea Espainian atxilotu eta Alemaniara eraman dute. Bertan ikerketaren nondik norakoak ikertzen dabiltza.