Gizartea -

Araba Euskeraz

Euskarari bultzada eman diote Arabako ikastolek Argantzonen

Argantzon Ikastola da Araba Euskeraz jaialdiaren 38. edizioa antolatzeko arduraduna. Trebiñun euskeraz irakasteko ezintasuna gogorarazi dute.

'Irrikitan', 2018ko Araba Euskeraz jaialdiaren leloa / EITB.
'Irrikitan', 2018ko Araba Euskeraz jaialdiaren leloa / EITB.
Trebiñun euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute milaka euskaltzalek

1:06

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako ikastolak jaialdi handia ospatzen ari dira Argantzonen. Aurten, garrantzi berezia eman diote Trebiñun euskara irakasteari.

10:00etan hasi da Araba Euskeraz, Argantzon Ikastolan. Hori da 38. edizioa antolatzeko arduraduna, Irrikitan lelopean.

Euskararen hedapenean ikastolek egindako lana nabarmendu du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. Batez ere, Argantzoneko zentro honetan, "muga politiko eta geografikoen gainetik" pasa delako.

Sailburuak euskal hezkuntza sistemak hizkuntzagatik egindakoa goraipatu du, baina nabarmendu du ez dela horretan geratu behar, baizik eta pertsonen egunerokoan erabili behar dela, euskara gune guztietan hazi dadin.

Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez eta hiriburuko alkate Gorka Urtaran ere Argantzonen izan dira.

Aurtengo ibilbideak hiru gune ditu —herrian, Zadorra ibaian eta ondoko gune batean—, adin guztientzako ekitaldiekin, batez ere txikientzat.

ARABA EUSKARAZ argantzon argazkia: EiTB

2003an ireki zituen ateak Argantzon Ikastolak, eta momentuz Haur Hezkuntza irakasten dute. 50 ikasle ditu.

Irailean, Lehen Hezkuntzako zikloa hasiko da Manzanosen (Araba), Burgoseko probintzian ziklo hori ematea ezinezkoa delako. Bildutako dirua ikastola horrentzat izango da.

ARABA EUSKARAZ   ARGANTZAON ARGAZKIA: EITB

2019ko edizioa Arabako hiriburuan izango da, antolatzeko lekukoa Armentiak hartu du eta.

Balorazio positiboa

Milaka lagun bildu dira Argantzonen, eta antolatzaileak oso pozik agertu dira. "Egun biribila" izan dela esan dute.

Burgosen egonda, ikastolak debekatuta dauka Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarik jaso. Horregatik, oso diru iturri garrantzitsua izan da igandeko festa, eta helburua bete dutela adierazi dute.

Lehen Hezkuntza ikasteko Manzanosera (Araba), 5 kilometrora, joan behar dira orain, herrian ezinezkoa delako, eta baieztatu dutenez, bi urte barru eraikin berria egin ahal izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Araba Araba Euskaraz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak