Gizartea -
Abenduaren 12tik desagertuta
Boadillako emakumearen bila jarraitzen du Guardia Zibilak
Bikotekide ohia duela hiru egun urkatuta aurkitu zuten. Momentuz, ikerketan ez dago ezer berririk.
Erredakzioa
Guardia Zibilak abenduaren 12an desagertutako emakumea bilatzen jarraitzen du atzo bezala, Madrilgo Boadilla eta Quijorna herrien artean. Emakumea lankide batzuekin afaltzera joan zen egun hartan, haren bikotekide ohia ere bertan zegoen, duela hiru egun urkatuta aurkitu zutena.
Guardia Zibilak jakitera eman duenez, orain bilaketak atzo arakatu ezin izan zituzten inguruetan ezarri dituzte; momentuz ez dago ezer berririk ikerketan.
Atzo eta igandean Guardia Zibileko berrogeita hamar agentek Boadillako mendebaldea eta Quijornaren artean dauden ibar eta bideak arakatu zituzten, bitartean, Boadillako berrehun bizilagunek herriko hegoaldea miatu zuten Villaviciosa de Odon herriaren mugaraino.