Gizartea -

Bilera informala

Junckerrek bilera deitu du iganderako Bruselan, migrazioaren arazoa jorratzeko

EBko estatu kideetako hainbat buru izango dira igandean bilera horretan, datorren asteko Europako Kontseiluko migrazioaren harira egingo den bilera prestatzen hasteko.

Jean-Claude Juncker, artxiboko argazki batean: ETB.
Jean-Claude Juncker, artxiboko argazki batean: ETB.
Europar Batasunak goi-bilera egingo du errefuxiatuen krisia jorratzeko

1:09

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-Claude Juncker Europako Kontseiluko presidenteak bilera informala deitu du gaur (asteazkena) iganderako, Bruselan, migrazioaren arazoa jorratzeko, datorren astean horren harira Europako Kontseiluak egingo duen bilera prestatzen hasteko.

"Lan bilera informala deitu dut iganderako Bruselan, estatuburu eta gobernuburu talde batekin datorren asteko Europako Kontseiluaren bilerari begira, migrazio eta asilo arazoei irtenbideak prestatzen hasteko", esan du Junckerrek Twitter bidez.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Migrazioa Brusela Gizartea Albisteak