Gizartea -

Zirkulazio-istripua

Sei ibilgailuren arteko istripuak ilara luzeak eragin ditu Bilbo inguruan, A-8n

Hiru autok, bi furgonetak eta kamioi batek talka egin dute arratsaldeko lehen orduan Arrontegiko zubian eta lau pertsona zauritu dira.

Arrontegiko zubian pilaketak izan dira arratsaldeko lehen orduan. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza
Arrontegiko zubian pilaketak izan dira arratsaldeko lehen orduan. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza
Arrontegiko zubian pilaketak izan dira arratsaldeko lehen orduan. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrrontegiko zubian sei ibilgailuk elkar jo dute eta ezbeharraren ondorioz sei kilometrorainoko ilarak izan dira A-8 autobidearen bi noranzkoetan, Bilbo inguruan, eta Txorierriko korridorean, Gurutzetako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 13:20 aldera gertatu da, N-637 errepidean, Arrontegiko zubian (Erandio), Erletxeterako noranzkoan. Hiru autok, bi furgonetak eta kamioi batek talka egin dute eta lau pertsona zauritu dira. Horietako bi Basurtuko erietxera eraman dituzte eta gainerakoak Gurutzetako ospitalera.

Ezbeharraren ondorioz, Arrontegiko zubia itxi egin behar izan dute eta horrek ilara luzeak eragin ditu Bilbo inguruan. 14:00etan errei bat ireki dute, eta 40 minutu geroago, bigarrena. Istripuan nahasitako ibilgailuak errepidetik erretiratu ostean, 15:30 aldera, egoera bere onera etorri da A-8 autobidean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Erandio Gizartea Albisteak A-8 Autobidea