Gizartea -

Lan-istripua

Hiru langile erre egin dira Cintruenigoko enpresa batean izan den ezbeharrean

Jabea arin zauritu da, baina gainerako bi beharginak egoera larrian eraman dituzte ospitalera. Hirurak aita-semeak dira.

Hiru langile zaurituta dira Cintruenigon izan den lan-istripuan. Argazkia: @policiaforal_na
Hiru langile zaurituta dira Cintruenigon izan den lan-istripuan. Argazkia: @policiaforal_na
Hiru langile zaurituta dira Cintruenigon izan den lan-istripuan. Argazkia: @policiaforal_na

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru langile zauritu dira Cintruenigoko enpresa batean izan den lan-istripuan, eta horietako bi larri daude.

Lejias El Galgo izeneko lantegian gertatu da ezbeharra, 14:35 inguruan.

Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, lixibak egiteko erabiltzen den sustantzi bat gordeta izaten duten depositu bateko hodia hautsi egin da, langileak isuria gelditzen saiatu dira eta une horretan erre egin dira.

Depositua 3.000 litro hipoklorito sodikoz beteta zegoen.

Zauritutakoak enpresako jabea eta bi behargin dira. Hirurak aita-semeak dira. Jabea arin zauritu da, baina bi semeak larri daude.

Zaragozako Miguel Servet Ospitalera eraman dituzte, erreduren unitatera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Lana Gizartea Albisteak Cintruénigo