Gizartea -

Indarkeria matxista

Atxilotu bat Jaenen, Asparrenan hilik topatu duten gaztearekin zerikusia duelakoan

Guardia Zibilak 41 urteko gizon bat atxilotu du Jaenen, 28 urteko emakume alemaniarraren desagerpenarekin zerikusia duelakoan. Gaztea duela astebete desagertu zen Alemanian.

Emakume gaztearen gorpua aurkitu duten lekua. Irudia: EiTB
Emakume gaztearen gorpua aurkitu duten lekua. Irudia: EiTB
Emakume gaztearen gorpua aurkitu duten lekua. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 41 urteko gizon bat atxilotu du Jaenen arratsaldean, Asparrenan (Araba) hilik aurkitu duten 28 urteko emakume alemaniarraren desagerpenarekin zerikusia duelakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez. Gaztea duela astebete desagertu zen Leipzigen (Alemania).

Hildako emakumearen auzia zuzentzen ari den Gasteizko epaitegiak sumario-sekretua ezarri du.

Gorpua Ertzaintzak aurkitu du, euroagindu baten berri izan ondoren. Emakumearen desagerpenaren harira, aste honetan euroagindua igorri zuen Alemaniako Poliziak. Desagertua Espainiako Estatuko zerbitzuguneren batean zegoela jakinarazi zuen Alemaniako Poliziak.

Ertzaintzak bilaketa abiatu eta 15:20 aldera emakumearen gorpua topatu du Asparrenan, A-1 autobiaren alboan dagoen zerbitzugunean.

Nortasuna baieztatzeke baldin badago ere, Alemanian desagertutako emakumea dela diote zantzu guztiek.

Gorpua lau ordu geroago altxatu eta Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egitera.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Alemania Gizartea Albisteak