Gizartea -

Tren bat bidetik atera ostean

Bilbo eta Balmaseda lotzen dituen tren zerbitzua, berriro martxan

Errei bakarreko trenbidea itxita egon da 04:40 arte. Istripua izan duen merkantzia-trenaren karga trenbidetik kendu ostean zabaldu dute berriro, Renfek baieztatu duenez.

Arangureneko geralekuan bidetik atera da trena. Irudia: EiTB
Arangureneko geralekuan bidetik atera da trena. Irudia: EiTB
Arangureneko geralekuan bidetik atera da trena. Irudia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Merkantzia-tren bat errailetik atera zen igandean, Gueñesen (Enkarterri, Bizkaia). Sustoa baino ez da izan, baina ezbeharrak tren zerbitzuari eragin dio.

Merkantzia-treneko bagoi bat 17:30 aldera errailetik atera zen, oraindik ez dakite zergatik. Bilbotik Santanderrera zihoan trenak Arangurengo geralekutik gertu izan zuen istripua. Ez zen inor zauritu, baina Bilbo eta Balmaseda arteko bidaiarien tren zerbitzua eten behar izan zuten.

Errei bakarreko trenbidea 04:40 arte egon da itxita. Istripua izan duen merkantzia-trenaren karga trenbidetik kendu ostean zabaldu dute berriro, Renfek baieztatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Gizartea Eguneko albisteak Balmaseda albisteak Albisteak Gueñes Trenen Istripuak Azken ordukoa Enkarterriri buruz Renfe albisteak