Gizartea -

Sanferminak

Iruñeko entzierroak zezen puzgarriekin egitea proposatu du kolektibo batek

Horrela, AnimaNaturalis kolektiboak ganaduzaleen elkarteen manifestuari erantzun dio. Sanferminetako entzierroak antolatzeko ardura hartzea planteatu du, baina “animaliarik erabili gabe”.

2017ko sanferminetako entzierro bat. Artxiboko argazkia: EFE
2017ko sanferminetako entzierro bat. Artxiboko argazkia: EFE
2017ko sanferminetako entzierro bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sanferminetako entzierroak zezen puzgarriekin antolatzeko bere burua publikoki eskaini du AnimaNaturalis kolektiboak, “zezenketekin amaitzeko eztabaida bat abiatzen baldin bada, animaliak Iruñera ez eramateko ganaduzale elkarteen proposamena agintariek onartzen baldin badute”.

Horrela, AnimaNaturalisek ganaduzaleen elkarteen manifestuari erantzun dio agiri batean. Sanferminetako entzierroak antolatzeko ardura bere gain hartzea planteatu du, baina “animaliarik erabili gabe, zezen puzgarriekin”.

Kolektiboak azaldu duenez, “Espainiako hiri askotan oso ospetsuak dira, haur, familia eta beste pertsona batzuen parte-hartzea baztertzen ez den jaialdietan, hain zuzen ere”.

Tauromakia “baliteke gizarte eta kultura gisa izateari utzi beharko geniokeenaren adibiderik grafikoena izatea”, adierazi du Aida Gascon AnimaNaturalis Espainiako zuzendariak.

“Zezenketak indarkeria, matxismo, abusu, bizitzarenganako destaina eta zitalkeriaren adierazpen bat dira. Iruñeari zoriontasun eta alaitasun entzierro batzuk oparitzeko prest gaude”, gaineratu du.

 

"Zezenketak indarkeria, matxismo, abusu, bizitzarenganako destaina eta zitalkeriaren adierazpen bat dira"

 

Horren harian, Nafarroak “Balear Uharteetako Parlamentuaren ereduari jarraitzea” proposatu du AnimaNaturalisek, “zezenketak ez debekatzea, baina bai tortura eta animalia hiltzea”. “Erdibideko konponbidea litzateke; izan ere, ohitura eta zezen-kultura mantendu, baina zezenketaren alderik odoltsuena eta basatiena errotik kentzen du”, erantsi du.

“Gai polemiko hau gehiago atzeratzerik ez dagoela uste dugu, alde guztiek ausardia eta malgutasuna azaltzeko unea heldu da; eta 'SanFerminSinSangre' kanpainarekin Iruñeko zenbait politikarik botatako erronkari heldu nahi diogu”, azpimarratu du elkarteak.

AnimaNaturalisek eta PETA (Animalien Tratu Etikoaren aldeko Pertsonak) taldeak urtero Iruñeko Udaletxe plazan egin ohi duten protestarekin batera, aurten 10.000 liburuxka banatuko dituzte gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez, zezenen sufrimenduaren berri emateko.

Gainera, 5.000 posta-txartel banatuko dituzte, “jaietan animalien torturarekin amaitu nahi dutenek agintariei bidaltzeko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea