Gizartea -
Zigor Kodearen erreforma
Pederastek eta terroristak zaintzapeko askatasuna izango dute
Testu berria gaur jarri dute indarrean eta legez kanpoko kopien saltzaileei kartzela zigorra kentzen dien. Gainera, legez kontrako giza-organoen trafiko eta laneko jazarpena delituak jasotzen ditu.
Erredakzioa
Duela sei hilabete Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, Zigor Kodearen erreforma gaur bertan jarri dute indarrean. Testu berriak terroristei, pederastei eta ustelei zigor gogorragoak jartzen dizkie eta laneko jazarpena, higiezinen jazarpena, pertsonen trafikoa eta giza-organoen salerosketa delitu berriak direla jasotzen du.
Testu berriak neurri txikian ikus-entzunezko produktuen kopia ilegalak saltzen dituztenei kartzela zigorra kendu die eta isuna edo gizartearen onurarako lanak egiteko zigorra bakarrik jarri ahalko zaiela zehazten du.
Delitu berrien artean dira giza-organoen legez kanpoko trafikoa eta horien transplantea aipatzen ditu. Hartzaileak organoaren legez kanpoko jatorria ezagutzen badu ere zigortua izan daitke.
Haurren jazarpena, Interneten
Horrez gain, lehen aldiz zigortuko dira laneko jazarpena eta higiezinen jazarpena, etxeak uztera behartzen dituzten biktimak babesteko.
Sexu delituei dagokienez, biktimak gehiago babestuko dituzte eta Interneten haurrek pairatu dezaketen jazarpena arautuko da (child grooming). Hau da, zigorrak gogortu egingo dira.
Bestalde, bideko segurtasunari dagokionez, hiru eta sei hilabete bitarteko kartzela zigorrak edo sei eta hamabi hilabeteko gizartearen hoberako lanak egiteko zigorrak jartzeko aukera izango du epaileak hiriko bideetan orduko 60 kilometro baino gehiagoko abiadura daramaten gidariei eta hiriartekoetan 80 kilometro orduak gainditzen dituzten gidariei.