Gizartea -

Gertaera

Bakh spa itxi dute Gasteizen, balizko legionella agerraldi bategatik

Alarma lehengo asteko asteazkenean piztu zen, lau pertsona pneumoniagatik ospitalean tratatzen ari zirela jakinarazi zionean Segurtasun Sailak Udalari.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakh Baskoniako kirol-hiriko spa itxi egin behar izan dute, balizko legionella agerraldi bategatik bere instalazioetan; oraingoz lau pertsonari eragin die, Gasteizko Udalak jakitera eman duenez.

Alarma lehengo asteko asteazkenean piztu zen, lau pertsona pneumoniagatik ospitalean tratatzen ari zirela jakinarazi zionean Segurtasun Sailak Udalari, balizko legionella agerraldi bategatik; Bakh spara joan ohi dira normalean.

Gertaera hau ikusita, Udala Bakheko langileekin harremanetan jarri zen, eta "larrialdiko" neurriak berehala hartu behar zirela esan zion, dagozkien analisi guztiak gauzatzeko.

Honela, spa itxi dute, eta Baskonia kirol-hiriko arduradunek gunea desinfektatu eta garbitu behar dute, baita ur bero eta hotzeko sare osoa ere. Zentroko dutxetako ur-iturriak ere kendu egin behar dituzte, bakteria airetik transmititzen delako, ura hauts bihurtzearen bitartez.

Igerilekuak normaltasunez ari dira funtzionatzen, iturri berberek adierazi dutenez. Bakh eskatutako neurriak gauzatzen ari da, eta, orain, egindako analisien lehen emaitzei itxaron beharko zaie.

Prozesua luzatuko egingo da, behin garbiketa guztia eginda, lagin gehiago jaso beharko dituztelako, hartutako neurriek funtzionatu al duten egiaztatzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak