Itxi

Gizartea

Teknologia

60 Gb/s-ra egin du jauzi Euskal Encounterren konexio abiadurak

Agentziak | Erredakzioa

Estatu espainiarreko teknologia berrietako profesionalen eta zaleen topaketa handiena uztailaren 26tik 29ra izango da, BECen.

  • Iazko Euskal Encounterren irudia / EFE.

    Iazko Euskal Encounterren irudia / EFE.

Euskal Encounterren konexio abiadura 60 Gb/s-ra igo da, hau da, iaz baino 20 gehiago. Estatu espainiarreko informatika eta teknologia berrietako profesionalen eta zaleen topaketa handiena eta zaharrena da.

Sarrerak, 5.024 guztira, denbora errekorrean bukatu dira. Salgai zeuden 4.000 sarrerak 5 segundoan saldu erreserbatu ziten, eta beste 1.024 ordu batean esleitu ziren, antolatzailea den Euskaltel Konekta Fundazioak esan duenez.

26. edizioa uztailaren 26tik 29ra izango da, Barakaldoko BECen. Abiaduraren igoera “jauzi kualitatiboa” da, eta Euskal Encounter “munduko azkarrenen” artean kokatu du.

Ordenagailuen gunean kokatuko dira toki finko bat daukaten parte-hartzaileak, baina horretaz gain, Opengune delakoa ere izango da, publikoarentzat irekia eta doanekoa izango den gunea. Bertan dozenaka jarduera hezigarri, produktu informatikoak erosteko standak eta robotikaren, errealitate birtualaren eta 3D inprimatzearen inguruko ekintzak.

ubliko orokorrarentzat zuzendutako hitzaldiak eta mahai-inguruak ere antolatu dituzte, dibulgazio zientifikoa eta artistikoan diharduten "youtuber ospetsuekin"; hala nola, Rodrigo Septien eta Alvaro Pascual, Quiantum Fractureko Jose Luis Crespo, eta Xuri Fenton.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena