Gizartea -

Garraioa

Lurraldebusek Donostia eta Loiu arteko lotura indartuko du, ordu erdiro jarrita

Ibilbide bakoitzeko tiketak 17 euro balio ditu, urtean zehar duen prezio berbera. Larunbatean hasi eta irailaren 2an amaituko da zerbitzua.

Irudia: Lurraldebusen Twitter kontua
Irudia: Lurraldebusen Twitter kontua
Irudia: Lurraldebusen Twitter kontua

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurraldebusek Donostia eta Loiuko aireportuaren (Bizkaia) arteko lotura indartuko du larunbat honetatik aurrera, ordu erdiro autobusak jarrita; zerbitzua irailaren 2ra arte mantenduko du.

Ibilbide bakoitzeko tiketak 17 euro balio ditu, urtean zehar eta 2016ko eta 2017ko jardueretan duen prezio berbera. Marisol Garmendia Mugikortasun diputatuak esan duenez, "erosotasuna" konpentsatzen du, bidaia zuzena (Zarautzen gelditu dezake, hala eskatuz gero) delako, eta Espainia eta Europan hiri eta aireportuen arteko garraioa baino gutxiago ordaintzen delako.

Erregularra eta oinarrizkoa ez den zerbitzu batez ari garenez, Mugi txartelaren deskostu barruan sartzen ez dela adierazi du. Halaber, gutxiago ordaindu nahi duenak Bilbon Termibuseko geltokira joan eta handik aireporturako beste autobus bat hartzeko aukera duela azaldu du.

Iaz bezala, Donostiatik irteerak 04:30etik 21:30era izango dira, eta Loiuko aireportutik 06:15 eta 23:45 arten.

Aurten arreta hobetuko da, Loiun tiketak saltzeko makina bat gehiago jarrita; beraz, erabiltzaileek bi izango dituzte. Kreditu txartel bidez egin behar da ordainketa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Donostia Bizkaia Gipuzkoa Zarautz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lurraldebus Uda hoy