Gizartea -

Inaugurazioa

Donostiako bosgarren zubia ireki dute, hiritik ateratzeko bide berria

Zubi berriak, Lehendakari Agirre izenekoa, Amara eta Urumeako autobiderako irteerarekin era A-8arekin, Iruneko noranzkoan, lotzen ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urumea ibaia zeharkatzen duen bosgarren zubia goizean inauguratu dute. Bidea Donostiatik ateratzeko garrantzitsuenen artean dago eta dagoeneko oinezkoek eta ibilgailuek erabili dezakete.

Inaugurazioan Odon Elorza alkatea eta udalbatzako beste kide batzuk izan dira, Duñike Agirrezabalaga Proiektu eta Lanen zinegotzia eta Jorge Letamendia Hirigintza zinegotzia izan dira. Azpiegitura horren lanek 6,4 milioi eurotako aurrekontua izan dute.

Zubi berriak, Lehendakari Agirre izenekoa, Amara eta Urumeako autobiderako irteerarekin era A-8arekin, Iruneko noranzkoan, lotzen ditu.

Zubiak ezaugarri bereziak ditu: ez du ibaian zutaberik, egitura Urumeako bi aldeetan finkatzen delako eta pisua arku asimetriko bitan jausten delako. Arku horien gehienezko altuera 3,62 metrokoa da.

Zubiak, gainera, ibilgailuentzako lau errei ditu, bidegorri bat eta bost metroko zabalerako espaloi bi.

Bitxikeri modura, zubiak "mezu sekretua" du: marka ezberdinak dituen tunel bat jarri bait dute. Marka horiek morse hizkuntzan "Cultura XVI" hitza osotzen dute, Europako 2016ko Hiriburu Kulturalaren hautagaitzari lotuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea