Gizartea -
Gabonetako mezua
Aita Santuak bakea eta askatasun erlijiosoa errespetatzea eskatu du
San Pedroko Basilikatik egindako ohiko mezuan, Aita Santuak Ekialde hurbilean bizi den gatazka ere aipatu du, "Jesus jaio den herrira" bakea bueltatu dadin eskatuz.
Erredakzioa
Benedikto XVI.ak bakea "bihotzetan, familietan eta herrietan" nagusi izan daitela eskatu du eta Kristok "herrialdeetako agintariei inspirazioa eman diezaiela" hartzen dituzten erabaki bakoitza "guztien onerako" izan dadin. Eskari hauek urteroko Gabonetako Mezuan egin ditu, San Pedroko Basilikako balkoitik.
Gainera, ''Urbi et Orbi'' (hiriari eta munduari) bedeinkazioa eman du eta Eguberriak 65 hizkuntzatan zoriondu ditu.
Bestalde, Aita Santuak Ekialde Hurbileko gatazka ere hizpide izan du eta "Gabonetako argiak Jesus jaiotako herrialdean disdira egin dezala" eskatu du, israeldarrei eta palestinarrei "elkarbizitza baketsuaren bidea aurkitzeko gai izan daitezen".
Benedikto XVI.ak ere Jainkoaren maitasunak "diskriminazioa eta jazarpena jasaten duten komunitate kristauei indarra eman" eta "agintari politiko zein erlijiosoei guztien askatasun erlijiosoa defendatzeko asmoa" piztu diezaiela eskatu du.