Gizartea -
Galzorian dagoen espeziea
Hartz bat Pirinioetan sartuko duten erabakiko dute Ipar Euskal Herrian
Frantziako Gobernuko programaren arabera, hartz eme bat izango da Bearnoko auzokide berria hurrengo udaberrian. Bertan jada bi hartz ar daude.
Erredakzioa
Hartz bat sartzearen gaineko hilabete eta erdiko galdeketa egingo dute astelehenetik aurrera Iparraldeko eta Pirinio Garaietako 240 udalerritan.
Frantziako Gobernuko programaren arabera, eme bat askatuko dute Bearnon hurrengo udaberrian. Bertan jada bi hartz ar daude.
Abeltzainak neurriaren aurka agertu dira; horien ustez, ez dago eztabaidarako tarterik eta erabakia hartuta dago jada.
Gobernuko programak galzorian dagoen espezie hori bizirik irautea du xede. Egun hogei bat ale daude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea