Gizartea -
Epaia
Alkohol-maila bikoiztu arren, gidatzeko gai zela uste du epaile batek
0,50 miligramoko alkohol-maila eman zuen gizonezkoa absolbitu dute. Gijonen egin zioten alkohol-proba.
Erredakzioa
Gijoneko Epaitegiak baimendutako alkohol-maila bikoizten zuen gizonezko bat absolbitu du. Fiskalak 3.240 euroko isuna eskatzen zuen Gijoneko Juan Carlos Ingoa etorbidean alkohol-proba egin zioten gidariarentzat.

Epaiaren arabera, 0,50 miligramo alkohol, botatako aire litro bakoitzeko eman zuen inputatuak alkohol-proban. Jarraian, Udaltzaingoaren bulego nagusira eraman zuten eta bertan egin zioten bigarren probaren emaitza 0,67 miligramokoa izan zen.
Alkoholemia-proba egin ziotenean, bere gaitasun psikofisikoak gutxituak ez zituela uste du epaileak, eta trafiko araudia bete eta arazorik gabe gidatzen zuela babestu zuen.