Gizartea -

TRAFIKOA

85 urteko gizon bat hil da Beizaman, auto istripuan

00:30 inguruan gertatu da ezbeharra. Gizona larri zaurituta eraman dute Donostia Ospitalera, eta bertan hil da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

85 urteko gizon bat hil da bart, GI-3730 errepidean, Beizama parean, izan den auto istripuan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, autoa bidetik atera da, 00:30 inguruan.

Gidaria ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da, eta  suhiltzaileek atera dute.  Antza, larri zaurituta eraman dute Donostia Ospitalera, eta bertan hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak