Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Nafarroako Auzitegia: 'La Manada' taldeko guardia zibilari buruzko saioa

Gizartea

'La Manada' auzia

'La Manada' taldeko guardia zibilak aske segituko du, erabaki bat hartu artean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/07/05

Datozen egunetan erabakiko du epai-mahaiak Antonio Manuel Guerrero berriro kartzelan sartu edo ez. Bederatzi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, sexu-abusuak egotzita.

1:24
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Lurralde Auzitegian Antonio Manuel Guerrero 'La Manada' taldeko guardia zibilaren baldintzapeko askatasunari buruzko saioa egin dute eta epai-mahaiak datozen egunetan hartuko du erabaki bat, baina bitartean Guerrero libre izango da.

Guerrerori eta 'La Manada' taldeko beste lau kideri bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri zieten, 2016ko sanferminetan 18 urteko neska bati sexu-abusuak egitea leporatuta. Alabaina, joan den maiatzaren 23 espetxetik baldintzapean atera ziren bostak, 6.000 euroko bermea ordainduta.

Maiatzaren 25ean, Antonio Manuel Guerrero guardia zibila Sevillako komisaria batera joan zen, pasaportea berritzeko asmotan, epaileak Estatu espainiarretik ateratzeko debekua eta pasaportea entregatzeko agindua ezarri bazion ere.

Gauzak horrela, Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta herri-akusazioak Guerrero berriro kartzelatzea eskatu dute, ihes egiteko arriskua nabarmena dela argudiatuta.

Guerrerok eta haren abokatuak Sevillako Lurralde Auzitegitik bideokonferentzia bidez jarraitu dute Nafarroako Auzitegian gaur egin duten saioa. Guerreroz gain, beste hainbat lagunek deklaratu dute saioan, hala nola, haren aitak eta neskalagunak edota komisarian berarekin izan ziren poliziek.

Saioa 14:00etan hasi eta 18:30ak aldera amaitu da. Guerrero berriro kartzelan sartzeko edo baldintzapean aske mantentzeko erabakia gaur bertan har zezakeen epai-mahaiak, baina ez da hala izan, eta, beraz, magistratuek datozen egunetan emango dute ebazpena. Bitartean Guerrero libre egongo da.

 

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena