Gizartea -

OSASUNA

Osasun Ministerioak tentsioa kontrolatzeko hainbat botika erretiratu ditu

Minbizia eragin dezakeen ezpurutasuna antzeman dute. Hala ere, medikuarekin hitz egin gabe tratamendua ez eteteko aholkatu die Osasun Ministerioak gaixoei.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Ministerioak hipertentsioari aurre egiteko ehun sendagaitik gora erretiratu ditu, minbizia eragin dezakeen ezpurutasuna antzeman ostean. Dena den, medikuarekin hitz egin gabe tratamendua ez etetea aholkatu die Osasun Ministerioak gaixoei. "Valsartan" printzipio aktiboa duten botikak dira merkatutik kendu dituztenak.

"Prebentzio" neurri gisa hartu dute erabakia N-Nitrosodimetilamina (NDMA) hauteman ostean. Izan ere, Osasunaren Mundu Erakundearen IARC Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziaren arabera, minbizia eragin dezakeen ezpurutasuna da.

Kalitate akats baten ondorio izan ei da, eta Europako eta munduko hainbat herrialdeetan gertatu da.

Erretiratutako medikamentuak pilula moduan saltzen dituzte hainbat etxeren bidez: Kern Pharma, Alter, Cinfa, Normon, Pensa Pharma, Sandoz, Almus, Aurovitas Spain, Combix, Ranbaxy, Stada, Qualigen, Ratiopharm, Tarbis, Tecnimede España, Tedec-Meiji Farma.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medizinak albisteak Industria farmazeutikoa