Gizartea -
Ez da kale borroka izan
Piromano batek zazpi edukiontzi erre ditu Sopelan
05:15 aldera piztu da sua Subigune kalean eta ibilgailu bati kalteak eragin dizkio. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta piromanoen ekintza izan dela jakinarazi du, kale indarkeria baztertuz.
Erredakzioa
Piromano batek edo batzuek zazpi edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean Sopelan (Bizkaia), Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Sua 05:15 aldera piztu dute Subigune kalean, Correosetik eta metro geltokitik gertu. Guztira zazpi edukiontzi erre dituzte eta inguruan zegoen ibilgailu batek kalteak izan ditu.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du berehala kale indarkeria edo piromanoen ekintza bat izan ote den argitzeko eta azkenean, piromanoek egindako eraso bat izan dela erabaki du frogetan oinarrituta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea