Gizartea -

EZBEHARRA

Gizon bat zauritu da Barakaldon, 3. pisutik erorita, etxera sartu nahian zebilela

Leihotik sartu nahi zuen eta ur-hodi batetik pasatzen saiatu da, hori hautsi eta barruko patiora erori denean. 11:00ak aldera izan da ezbeharra.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gizon bat zauritu da Barakaldon, hirugarren pisu batetik erorita, bere etxera leihotik sartzen saiatzen ari zenean.

11:00al aldera izan da ezbeharra San Vicente kalean. Antza,  etxera leihotik sartu nahi zuen gizonak eta ur-hodi batetik pasatzen saiatu da, hori hautsi eta barruko patiora erori denean.

Suhiltzaileek atera behar izan dute patiotik eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Ez da bere egoeraren berri eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak