Gizartea -

Madrilgo Erkidegoa

Prostituzioan aritzera behartu zuten neska gurasoekin dago, Badajozen

Madrilgo Erkidegoak neskatoa bere gain hartzea eskatu zuen abenduaren hasieran, baina familiak ez du erabaki hau onartuko, atzo aitak jakinarazi zuenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru hilabetez Badajozen prostituzioan aritzera behartu zuten neska bere gurasoekin dago, gaur Madrilgo Erkidegoak jakinarazi duenez. Antza, Erkidegoko ordezkaritzara jo zuen aitak atzo, neskatoa berarekin, amarekin eta arreba batekin zegoela esateko.

Atzo, Madrilgo presidente Esperanza Aguirrek iragarri zuen Madrilgo Erkidegoak bere gain hartuko zuela neskatoaren zaintza. Familiak zaintza hori ez duela onartuko jakinarazi zuen aitak.

Engracia Hidalgo Madrilgo Familia eta Gizarte Gaietarako sailburuak esan duenez, "epaileak gai honi buruz erabaki bat hartu beharko du".

Agirrek atzo azaldu duenez, Madrilgo Udaleko zerbitzu sozialek abenduaren 7an jo zuten Gobernura, adingabearen tutoretza eskatzeko.

Orain arte, Guardia Zibilak 12 pertsona atxilotu ditu, neskaren bahiketarekin lotuta, eta beste zazpi harekin sexu-harreman ordainduak izateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea